Itxi

ERRESUMA BATUA

Hasi da Johnson Alderdi Kontserbadoreko buru eta Erresuma Batuko lehen ministro gisa ordezkatzeko norgehiagoka

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Asteazken honetan lehen bozketara aurkeztuko diren zortzi izangai daude. Gutxienez 30 diputatu kontserbadoreren sostengua behar izango dute. Uztailaren 22rako, hurrengo asteko ostiralerako, bi izangai baino ez dira geratuko.

Boris Jonhson, dimisioa aurkeztu zuen unean. Argazkia: EFE.

Asteazken honetan, uztailaren 13an, hasi da Erresuma Batuan Boris Jonhson ordezkatzeko lasterketa, Alderdi Kontserbadoreko buru eta EBko lehen ministro gisa. Zortzi izangai daude, eta asteazken honetan bertan izango dute lehen bozketa. Gutxienez 30 diputatu kontserbadoreko sostengua lortzeko helburua izango dute.

Hurrengoak dira gutxienez 20 diputaturen bermea jaso duten izangaiak:

- Liz Truss, Kanpo ministroa

- Nadhim Zahawi, Ekonomia ministroa

- Penny Mordaunt, Merkataritzako Estatuko idazkaria

- Suella Braverman, Estatuko fiskal nagusia

- Jeremy Hunt, Osasun eta Kanpo ministro ohia

- Rishi Sunak, Ekonomia ministro ohia

- Kemi Badenoch, Berdintasuneko Estatuko idazkari ohia

- Tom Tugendhat, Legebiltzarreko Kanpo Batzordea

Izangaien zerrenda dagoeneko itxita, Opinium enpresak egindako inkesta baten arabera, Sunak eta Truss izango lirateke herritarrengandik sostengu handiena jasoko luketenak, % 28ko eta % 20ko sostenguarekin, hurrenez hurren.

Egutegiari dagokionez, asteazken honetan izango da lehen bozketa. 30 boto baino gutxiago jasotzen dituen izangaia prozesutik kanpo geratuko da. Ostegun honetan izango da bigarren bozketa, eta hurrengo astean gehiago egon daitezke, bi finalista geratu arte.

Uztailaren 22tik aurrera, azken bi izangaiek beren kanpaina hasiko dute, Alderdi Kontserbadoreko ia 200.000 afiliatuen sostengua lortzeko asmoarekin. Abuztuan, korreoz erabaki behar izango dute bi izangaietatik bat.

Irailaren 5ean ezagutuko dugu hauteskundeen irabazlea, eta, beraz, hurrengo alderdiko burua eta Erresuma Batuko hurrengo lehen ministroa.

Albisteak (3)