Hondamendi naturalak
Alerta gorena ezarri dute Japoniako mendebaldean Sakurajima sumendiaren erupzioagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Japoniako Meteorologia Agentziak alerta maila 3tik 5era igo du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei.
Japoniako hego-mendebaldean kokatutako Sakurajima sumendiaren erupzioagatik zonaldea husteko eskatu die Japoniako Meteorologia Agentziak bertan bizi diren herritarrei.
Kagoshimako prefekturan dago sumendia, eta 08:05ean (11:05ean GMT orduan) piztu da. Harriak bota ditu 2,5 kilometrorainoko distantziara, baina ez omen da zauriturik izan.
Orduan, Japoniako Meteorologia Agentziak 3tik 5era igo du alerta maila, hau da, maila gorena ezarri du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die bizilagunei.
¿¿ Momento de la explosión del volcán #Sakurajima, a pesar que no es grande se observa como el material balístico incandescente es expulsado a una distancia de 2.5 km del cráter.
— EarthQuakesTime (@EarthQuakesTime) July 24, 2022
El motivo de la alerta nivel 5 ¿ es evacuar áreas residenciales expuestas a este peligro volcánico. pic.twitter.com/wEH0msDbWw
600 pertsona inguru bizi dira Sakurajima sumendiaren 4 kilometroko inguruetan. Japoniako sumendi aktiboenetarikoa da, eta horren kraterrera hurbiltzea debekatuta dago 2016az geroztik.
Pazifikoko Su-Eraztunaren gainean kokatuta dago Japonia, eta 110 sumendi aktibo ditu.