Itxi

Erreferenduma

Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ezezkoak botoen % 62,5 jaso du. Modu horretan, herrialdeak gaur egunean duen Konstituzioari eutsiko dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, alegia. Gabriel Boric herrialdeko presidenteak, bere aldetik, "Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin du" adierazi du emaitza jakin ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Txilek ezezkoa eman dio Konstituzio berriaren proposamenari botoen % 62,5ekin, eta aurreko testuari eutsi dio, Pinocheten diktaduran idatzitakoari, hain zuzen ere.

Beraz, Carta Magna berria onartzeko aukera hautesleen % 37,8k baino ez du babestu.

Hainbat pertsona Txileko hirietako kaleetara atera dira ezezkoaren garaipena ospatzera.

Gabriel Boric herrialdeko presidenteak, bere aldetik, "Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin du" adierazi du emaitza jakin ondoren.

Halaber, herrialdean prozesu konstituziogile berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu du. Agintariak adierazi duenez, elkarrizketak izango ditu Kongresuarekin eta gizarteko taldeekin "herrialdearen aurrean prozesu konstituziogile berri bat ezartzeko konpromisoa hartu duten sektoreen proposamenak biltzeko".

Presidenteak aurreratu du eragile batzuekin hitz egin duela dagoeneko, eta ezberdintasunetatik haratago "hitz egiteko borondatea gailentzen" dela.

Era berean, datozen egunetan bere kabinetea eraberritzeko aukera airean utzi du.

Bideoak (2)