Erresuma Batua
Irailaren 19an izango da Elizabeth II.aren hileta, Londresen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Elizabeth II.aren hileta-eguna jaiegun nazionala izango da Erresuma Batu osoan.
Isabel II.a erreginaren aldeko estatu-hileta irailaren 19an izango da, 11:00etan (10:00 GMT) Westminsterreko abadian, Londresen, Buckingham Jauregiak iragarri duenez.
Larunbat honetan Erresuma Batuko errege berri izendatu ostean, hainbat erabaki hartu ditu Charles II.ak, horien artean, Elizabeth II.aren hileta-eguna Erresuma Batuko jaiegun nazionala izatea.
"Elizabeth II.aren hileta-elizkizun eguna Ingalaterran, Galesen, Ipar Irlandan eta Eskozian jaiegun nazionala izendatzeko" proposamena egin dio Penny Mordaunt Sarrerako Batzordearen presidenteak Charles III.ari, eta horrek "onartuta" erantzun dio.
Buckingham Jauregiak ostiral honetan adierazi duenez, Elizabeth II.aren hileta-egunetik zazpi egunera luzatuko da errege-dolua.
Orain arte izandako Galeseko printzea errege bihurtu da Elizabeth II.a bere amaren heriotzaren ostean. Larunbat honetan izandako ekitaldian ofizialki errege gisa aldarrikatu dute.