Itxi

UKRAINAKO GERRA

Kharkiv eskualdean 440 hilobi eta 10 tortura-ganbera aurkitu dituztela ziurtatu du Kievek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubideen ordezkariaren arabera, Izium hiriko hobietan eskuak lotuta zituzten soldaduen gorpuak aurkitu dituzte. Moskuk ukatu egin du eskualdean gertatutakoa, eta Ukrainaren "muntaia" dela adierazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kievek ziurtatu duenez, 440 hilobi eta hamar tortura-ganbera aurkitu dituzte aste honetan askatutako kharkiv ekialdeko lurraldeetan.

Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi duenez, Izium hirian hobi komunak aurkitu dituzte. Handienak 440 hilobi ditu identifikatu gabe.

Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubideen ordezkariak azaldu du hobi horietan eskuak lotuta zituzten soldaduen gorpuak aurkitu direla, eta baita familia osoak ere, haurrak barne.

Gainera, Ukrainako agintariek jakinarazi dute Kharkiv eskualdean berreskuratutako lurraldeetan gutxienez 10 tortura-ganbera errusiar aurkitu dituztela; horietako sei Iziumen eta bi Balakliyan.

Horren aurrean, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak nabarmendu du garrantzitsua dela "munduak jakitea benetan zer gertatzen ari den". Bucha, Mariúpol, eta orain, zoritxarrez, Izium", gaineratu du.

Moskuk, ordea, ukatu egin du eskualdean gertatutakoa, eta Ukrainaren aldeko "muntaia" gisa deskribatu du. Errusiarren arabera, "begi-bistakoa zen Ukraina Bucharen gidoia errepikatzen saiatuko zela".

NBEk Ukrainan duen giza eskubideen misioak Izium bisitatzeko asmoa du. Bertan, ikertu nahi du biktimak militarrak edo zibilak ziren, hil zituzten, borrokaldian hil ziren edo arrazoi naturalen medio zendu ziren.

Bideoak (1)