Itxi

elizabeth II.a

24 ordutik gorako itxaronaldia Elizabeth II.aren hil-kapera ikusteko

eitb media

Leer en Castellano

Erregina zenari agur esateko ilara gaina jotzear dago, eta hala gertatzen denean, debekatu egingo da jende gehiago batzea ilaran.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Erresuma Batuko Kultura Ministerioak jakinarazi duenez, Westminster Hall-en sartzeko ilara, Elizabeth II.a erreginaren hilkutxa dagoen lekua hain justu ere, 24 ordutik gorakoa da. Gaur goizaldean, agintariek dei egin diete herritarrei, oraingoz, ilarara inor gehiago ez batzeko, topera iristear baitago. Hala gertatuz gero, debekatu egingo da jende gehiago batzea ilaran.

Atzo, irailak 16, Londres erdialdean egon zen kilometro luzetako ilara zazpi orduz eten behar izan zuten, pilaketa are handiagoa sortu ez zedin.

Aurreikuspenen arabera, 400.000 pertsona inguru igaroko dira Westminster Hall-etik erreginari azken agurra ematera asteazkena eta astelehena bitartean; hots, hil-kaperarako sarrera ahalbidetu zenetik, estatu hileta ospatuko den egunera arte.

Westminster Hall-eko ezustekoa

Gizon bat atxilotu dute, bart, Elizabeth II.aren hilkutxa ukitzen saiatu ostean. "The Sun" egunkariaren arabera, gizona zerraldoa kokatuta dagoen plataformako eskaileretan gora igo da eta hilkutxa estaltzen duen zutoihala kentzen saiatu da. Gertakariaren ondorioz, kaperaren zuzeneko irudia 15 minutuz eten behar izan dute.

Bideoak (1)