Nobel sariak
Svante Pääbo ikerlariak jasoko du Medikuntzako 2022ko Nobel Saria
EITB MEDIA
Ikerlariak desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako aurkikuntzak aitortu dituzte.
Stockholmeko (Suedia) Karolinska Institutuak 2022ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria aitortu dio Svante Pääbori, "desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako aurkikuntzengatik".
Iaz, David Julius eta Ardem Patapoutian ikertzaileentzat izan zen aitortza, gizakiek tenperatura eta ukimena sentitzeko erabiltzen dituzten errezeptore zelularren aurkitzaileak.
Nobel sariek 10 milioi koroa suediar (900.000 dolar) dituzte ordainsari gisa kategoria bakoitzeko. Sariak abenduaren 10ean, Nobel sarien sortzailearen heriotzaren urteurrenean, banatuko dituzte.
Medikuntzako Nobel Saria izango da lehen txandan, eta, hurrengo egunetan, Fisika, Kimika, Literatura, Bakea eta, azkenik, Ekonomia saridunak iragarriko dituzte, datorren astelehenean.
BREAKING NEWS:
— The Nobel Prize (@NobelPrize) October 3, 2022
The 2022 #NobelPrize in Physiology or Medicine has been awarded to Svante Pääbo “for his discoveries concerning the genomes of extinct hominins and human evolution.” pic.twitter.com/fGFYYnCO6J