Nobel Sariak
Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless zientzialariek irabazi dute Kimikako Nobel Saria
EITB MEDIA
Produktu farmazeutikoek minbiziaren aurka duten orientazioa hobetzeko aukera eman duen "klik kimikoa" garatzeko egindako lanagatik egin diete aitortza zientzialarioi.
Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless zientzialariek irabazi dute Kimikako Nobel Saria. Produktu farmazeutikoek minbiziaren aurka duten orientazioa hobetzeko aukera eman duen "klik kimika" garatzeko egindako lanagatik egin diete aitortza zientzialarioi, Stockholmeko (Suedia) Zientzien Suediako Akademiak asteazken honetan iragarri duenez.
Gaurkoa alor zientifikoko Nobel sarietako azkena da, astelehenean, Medikuntzakoa eta atzo, asteartea, Fisikakoa ezagutzera eman ondoren. Ostegunean, Literaturarekin jarraituko dute iragarkiek; ostiralean, Bakearena ezagutuko da, eta, datorren astelehenean, Ekonomiarena.
BREAKING NEWS:
— The Nobel Prize (@NobelPrize) October 5, 2022
The Royal Swedish Academy of Sciences has decided to award the 2022 #NobelPrize in Chemistry to Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal and K. Barry Sharpless “for the development of click chemistry and bioorthogonal chemistry.” pic.twitter.com/5tu6aOedy4