Premios Nobel
Ben S. Bernanke, Douglas W. Diamond eta Philip H. Dybvig, Ekonomiako Nobel sariak
EITB Media
Alfred Nobelen omenezko Suediako Bankuaren Ekonomia Zientzien Sariak "bankuei eta finantza-krisiei buruzko ikerketa" saritu du.
Alfred Nobelen Suediako Bankuaren Ekonomia Zientzien 2022ko saria Ben S. Bernanke, Douglas W. Diamond eta Philip H. Dybvig ikerlarientzat izan da, "bankuei eta finantza-krisiei buruz egindako ikerketagatik".
Ekonomiako Nobela gisa ezaguna dena ez dago Alfred Nobelen ondarean, 1968an ezarri baitzuen Suediako Riksbanken banku zentralak, erakundearen 300. urteurrenean, eta 1969an eman zuten lehen aldiz, Ragnar Frisch norvegiarra eta Jan Tinbergen holandarra bereizteko.
Sari hori iragarri den azken Nobel Saria da, joan den astean Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakearen kategorietako saridunak jakinarazi ondoren, eta, besteak bezala, abenduaren 10ean banatuko da.