Inpaktua espazioan
NASA: "Dimorphos asteroidearen ibilbidea desbideratu du DART misioak"
Agentziak | EITB Media
Talka baino lehen, Dimorphosek 11 ordu eta 55 minutu behar zituen Didymos izeneko beste asteroide handiago baten inguruan biratzeko. Ontziak orbita hori 32 minutuz murriztea lortu zuen.
NASAk esan duenez, bere DART ontziak Lurretik 11 milioi kilometrora dagoen Dimorphos asteroidearen gainazalean izandako talkak bere ibilbidea desbideratzea lortu zuen, bere helburua betez.
Bill Nelson AEBko espazio agentziako administratzaileak azaldu duenez, Dimorphosek talka egin baino lehen 11 ordu eta 55 minutu behar zituen Didymos izeneko asteroide handiago baten inguruan bira egiteko.
Ontziak orbita hori 32 minutu murriztea lortu zuen: "Arrakastatsua izango zen 10 minutu inguru laburtu izan balu, baina 32 murriztu eta bere ibilbidea aldatu zuen", esan du, irailean egindako planeten defentsa misioaren emaitzengatik zorionduz.
Dimorphosen orbita hamar bat metro hurbildu da orain Didymosera eta bere ibilbidean eragindako aldaketa iraunkorra da.
Irudia: EFE