Krisi diplomatikoa
Europako eta AEBetako enbaxadoreak 'persona non grata' dira Sirian
Erredakzioa
Siriako telebista ofizialaren arabera, "elkarrekiko jarreraren printzipioari" jarraituz hartu du erabaki hori Atzerri Arazoetako Ministerioak.
Siriak persona non grata izendatu ditu Espainiako, AEBetako, Erresuma Batuko, Turkiako, Frantziako, Italiako eta Suitzako enbaxadoreak, baita Europako eta Ameriketako beste herrialdeetako diplomazialariak ere.
Siriako telebista ofizialaren arabera, "elkarrekiko jarreraren printzipioa" jarraituz hartu du erabaki hori Atzerri Arazoetako Ministerioak.
Atzerriko Ministerioaren iturri baten arabera, Siriak "berdintasunean eta errespetuan oinarritutako elkarrizketan sinesten du. Diplomazia beharrezkoa da estatuen arteko elkarrizketarako". Ildo honetan, herrialde horiek printzipio horiek hartzea espero duela adierazi du, "harremanak bere onera buelta daitzen".
Laguntza humanitarioa kudeatzeko bulegoak
Bestetik, Nazio Batuak Siriako erregimenarekin akordio batera iritsi da herrialdeko lau hiritan laguntza humanitarioa kudeatzeko bulegoak irekitzeko.
Genevan, Siriaren inguruko egoera eztabaidatzeko egiten ari diren hirugarren bileran iragarri dute erabakia. Zehazki Deraa, Dair, Homs eta Idlib hirietan irekiko dituzte bulegoak, baina ez dute aurreikusi noiz jarriko diren martxan.