Peru
Castillo atxilotu dute Perun, "ordena konstituzionala urratzeagatik"
Agentziak | EITB Media
Oposizioak, bere Gobernuko kideek eta hura babesten zuten biltzarkideek presidentearen estatu-kolpe saiakera salatu dute, Kongresua desegin eta larrialdiko gobernu bat ezarri zuelako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Castillo Peruko presidentea atxilotu du Poliziak, Kongresuak kargutik kendu ondoren. Lehenago, presidenteak hura desegin eta larrialdi nazionaleko gobernu bat ezarri du.
Dina Boluarte abokatu ezkertiarrak, orain arte presidenteordeak, presidente kargua hartu du dagoeneko. Peruko historiako lehen presidente emakumea izango da. Castillo Limako Poliziaren prefekturaren egoitzan dago.
Oposizioak eta bere Gobernuko hainbat ministrok, tartean Boluartek, baita diplomazialari batzuek ere, estatu kolpetzat jo dute bere maniobra.
Ezusteko hitzaldi batean, Parlamentuan bera kargutik kentzeko mozioa eztabaidatu baino ordu batzuk lehenago, Castillok iragarri du Ganbera desegin eta salbuespenezko gobernu bat sortuko zuela.
"Herritarrek herrialdean zehar egindako erreklamazioari erantzunez, zuzenbide estatua eta demokrazia ezartzera bideratutako salbuespenezko gobernu bat ezartzeko erabakia hartu dugu, eta horretarako neurriak hartu ditugu: Errepublikako Kongresua aldi baterako desegitea eta ezohiko larrialdiko gobernu bat ezartzea", iragarri du.
Poliziak "ordena konstituzionala urratzea" gaitzetsi du, eta herritarrei "Konstituzio Politikoa errespetatzeko eta lasai egoteko" eskatu die, baita "Estatuko erakundeetan konfiantza izateko" ere.