Itxi

peru

Peruko presidenteak hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratzea proposatu du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Pedro Castilloren kargugabetzearen ondotik Gobernuaren aurka egiten ari diren protesten testuinguruan egin ditu adierazpenok. Bi hildako eta dozenaka zauritu egon dira manifestazioetan.

Dina Boluarte, Peruko presidentea. Argazkia: EFE

Dina Boluarte Peruko presidenteak iragarri du hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratzeko lege proiektu bat aurkeztuko duela Pedro Castillo kargutik kendu ostean herrialdearen hainbat gunetan Gobernuaren aurka sortu diren protestei erantzuna emateko. Hala adierazi zuen atzo, igandea, nazioari zuzenduriko hitzaldi batean, asteburu honetan izan diren manifestazio bortitzen testuinguruan, zeinak bi hildako eta dozenaka zauritu utzi dituen oraingoz.

Peruko agintariak azaldu du "datozen egunetan" Kongresura bidaliko duela lege proiektua "Parlamentuan ordezkatuta dauden indar politikoekin" adostua izan dadin. Boluarteren esanetan, lege hori onartzeak erreforma konstituzionalak ekarriko ditu, eta bere kabineteak "Errepublikaren Kongresuan Sistema Politikoa Erreformatzeko lege bat hitzartzea sustatuko du".

Gauzak horrela, prozesuan parte hartzeko deia luzatu dio gizarte osoari, borondate demokratikoaren eta erantzukizun nazionalaren olatu batek "gida eta orienta" ditzan.