Itxi

Krisi politikoa

Peruko presidenteak lehen ministroa kargugabetu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Karguan hamar egun daramatzan lehen ministroa ordezkatzeko erabakia hartu du Peruko presidenteak, eta argi utzi du astelehen eta astearte honetan Gobernuan aldaketa gehiago egiteko asmoa duela.

Peruko presidente Dina Boluarte. Artxiboko argazkia: EFE

Peruko presidente Dina Boluartek iragarri du Pedro Angulo lehen ministroa kargugabetu duela. Herrialde horrek bizi duen krisi politikoaren ondorioz, 25 lagun hil dira azken egunetan, hauteskundeak aurreratzeko eta Pedro Castillo buruzagi ohiaren askatasuna aldarrikatzeko antolatutako protesta ekitaldietan.

Hala, karguan hamar egun daramatzan lehen ministroa ordezkatzeko erabakia hartu du Peruko presidenteak, eta argi utzi du, astelehen eta astearte honetan, Gobernuan aldaketa gehiago egiteko asmoa duela.

Hain zuzen ere, adierazi du alde teknikoa ezagutzen duen Gobernu bat nahi duela, baina, aldi berean, bere taldea "politikoagoa" izatea ere bilatzen duela, "gizartearen nahigabeari aurre egiteko" eta "elkarrizketari bide emateko", RPP irrati kateak aurreratu duenez.

Hartara, elkarrizketa lehenetsiko du Boluartek: "Gobernuak agintari berriekin hitz egin beharko du, dela ministerioetan, dela Kongresuan", esan du karguaren zina egin zuenetik komunikabideen aurrean emandako lehen elkarrizketan.

Gainera, presidenteak kritikatu du "mehatxu politiko matxista" bizi duela herrialdeak. Orain arte, Peruko Gobernua ez du inoiz emakume batek zuzendu.

Albisteak (2)