Itxi

Koronabirusa

Zenbait herrialdek test negatiboa eskatuko die Txinatik iritsitako bidaiariei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

AEB, Italia, Japonia eta Malasia hasi dira dagoeneko proba negatiboak eskatzen. Tailandia eta Australia, bestalde, murrizketak ezartzea aztertzen ari dira.

Pekingo aireportua. Argazkia: EFE

Italiak egin zuen bezala, AEBk ere neurriak hartuko ditu Txinatik iritsitako bidaiariekin. Izan ere, test negatiboa eskatuko die aurrerantzean, Txinan azkenaldian covid-19 kasuek gorakada nabarmena izan dutela ikusita.

Urtarrilaren 5ean ezarriko dute neurria, bai zuzenean Txinatik, Hong Kongetik eta Macaotik heldutako bidaiariekin, bai AEBn sartzeko lotura gisa herrialde horietako batetik igaro direnekin ere, CNN telebista kateak jakitera eman duenez.

Egoera horren aurrean, Japonia eta Malasya ere hasi dira Txinatik heldutako bidaiariei proba negatiboak eskatzen.

Bestalde, Frantziako presidente Emmanuel Macronek Txinako Gobernuari eskatu dio har ditzala frantziar herritarrak babesteko "neurri egokiak", "dela nazio mailan, dela Europa mailan", France Inforen arabera.

Thailandiak, berriz, txertoen alde egin du. Hala, herrialdera heltzen diren turista guztiei txertoa eskainiko die, doan.

Bukatzeko, Txinatik iritsitako bidaiariei zer-nolako murrizketak ezarri aztertzen dabiltza agintari australiarrak.

Albisteak (1)