Aire espazioa
Milaka hegaldi bertan behera geratu dira AEBn, akats informatiko batengatik
AGENCIAS | EITB MEDIA
Hala, aireportuan geldi geratu diren hegazkinak ezingo dira aireratu, horretarako baimena jaso arte. Agintariek esan dute lanean ari direla, arazoa lehenbailehen konpontzeko.
AEBko hainbat hiritan, milaka hegaldi utzi dituzte bertan behera asteazken honetan, Abiazio Administrazio Federalean izandako akats baten ondorioz.
Hala, aireportuan geldi geratu diren hegazkinak ezingo dira aireratu, horretarako baimena jaso arte. Agintariek esan dute lanean ari direla, arazoa lehenbailehen konpontzeko.
Ohar baten bidez, Abiazio Administrazioak berak adierazi du goizean zehar "akats" bat izan dutela. Hain zuzen ere, hegaldietan lan egiten duten beharginei informazioa ematen dien alertak huts egin du. "Hortaz, AEBko aire espazio osoari eragin dio akatsak", erantsi du aipatu iturriak.
Agintariek egindako lehen estimazioen arabera, 1.200 hegalditan izan du eragina. Izan ere, atzerapenarekin atera dira hegazkin asko, eta ehun bat hegaldi bertan behera utzi dituzte. Bidaiariak haserre agertu dira horren aurrean, NBC News telebista kateak aurreratu duenez.