Itxi

Erresuma Batua

Sunakek Von der Leyen hartuko du Londresen, Ipar Irlandarako irtenbidean aurrera egiteko helburuz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erresuma Batuko lehen ministroa Europako Batzordeko presidentearekin batzartuko da gaur, Ipar Irlandarako protokoloa adosteko negoziazioak aurrez aurre desblokeatzen saiatzeko.

Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE

Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea hartuko du gaur, astelehenarekin, Londresen, Ipar Irlandarako protokoloa adosteko negoziazioak aurrez aurre desblokeatzen saiatzeko. Brexitaren parte gisa, adostutako erregimena aurreikusita zegoen Ipar Irlandarako, baina duela bi urte hura betetzeari uko egin zion Erresuma Batuko Gobernuak.

Europako Batzordeak eta Erresuma Batuko Gobernuak Von der Leyenen bidaiaren berri eman dute agiri bateratu batean, eta "aurrez aurre zuzenean lan egitea adostu dugu", adierazi dute. "Irlanda eta Ipar Irlandako Protokoloarekin lotutako erronka sortari aurre egiteko konponbide bateratuak eta praktikoak lortzea" izango dute helburu.

Azken egunetan, talde negoziatzaileek aurrerapen nabarmenak egin dituzte, eta akordioaren atarian egon daitezkeela zabaldu da.

Albisteak (2)