Sare sozialak
TikTok segurtasunerako mehatxu dela ohartarazi du Txekiar Errepublikak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ByteDance enpresa txinatarrak sortu zuen egun hain arrakastatsua den sare soziala.
Txekiar Errepublikako agintariek TikTok aplikazioaren aurka egin dute, segurtasunerako mehatxu dela iritzita. Zentzu horretan, aipatu sare soziala ez erabiltzea aholkatu dute.
Segurtasun Zibernetikorako Bulegoak egin du ohartarazpena "ezein euskarritan TikTok instalatzeak segurtasuna kolokan jartzen duelako".
ByteDance enpresa txinatarrak sortu zuen egun hain arrakastatsua den TikTok sare soziala.
Horri buruz, Vit Rakusan Barne ministro txekiarrak adierazi du ahalegin guztiak egingo dituela bere taldeko langileek aplikazioa ez erabiltzeko, Pragako irratiak zabaldu duen informazioaren arabera.