Itxi

Israel

Milioi erdi herritar bildu dira Israelgo historian izandako protesta jendetsuenean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tel Aviv hiriburua erdigune izanda, hiri nagusienetan manifestazioak egiten ari dira herritarrak azken asteetan, Benjamin Netanyahuren Gobernu berriak sustatutako erreforma judizialaren aurka.

Tel Aviveko kaleetan izandako manifestazioaren irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Milioi erdi israeldar bildu dira larunbat honetan Israelgo hiri nagusienetan, "Israelen inoiz izandako protesta handienean", gizarte zibileko elkarteen aburuz, Benjamin Netanyahuren Gobernu berriaren kontra. "Estatu kolpearen kontra protestatzera Tel Aviveko Kaplan kalean milioi erdi gizonezko eta emakumezko bildu ziren bart. Israelgo historian izandako protestarik jendetsuena da", adierazi dute igande honetan mobilizazioa antolatu zuten taldeek.

Poliziak asteak daramatza protesta horietan parte hartzen ari diren herritar kopururik eman gabe, baina elkarte antolatzaileek eskainitako datuak Israelgo komunikabideek berretsi dituzte.

Bandera Beltzak eta Kalitatezko Israelgo Gobernu Baten Aldeko Mugimendua bezalako taldeek 10 astez daramatzate hiri nagusienetan, Tel Aviv barne, milaka israeldar biltzen. Benjamin Netanyahuren Gobernu berriak sustatutako erreforma judizialaren kontra daude.

Izan ere, Israelgo gizartearen sektore anitzek (ez bakarrik ezkerrak, baita zentro liberalak ere) demokraziarentzako mehatxu gisa ikusten dute erreforma hori, Exekutiboak Justiziaren gainean kontrol handia izatea baimentzen baitu, Gobernuak epaileak aukeratu ditzakeelako eta Parlamentuak Gorenaren epaiak bertan behera utzi dezakeelako, "baliogabetze klausulaz" baliatuta.

Bart Tel Aviven izandako martxaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

LASTER, INFORMAZIO ZABALAGOA

Albisteak (2)

Bideoak (1)