Itxi

ESKOZIA

Humza Yousaf izango da Eskoziako lehen ministro eta SNP alderdiko buruzagi berria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nicola Sturgeon ordezkatuko du. Bozketan, Ash Regan eta Kate Forbes hautagaiei nagusitu zaie.

Humza Yousaf, argazkiaren erdian. EFE

Humza Yousaf aukeratu dute SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buruzagi berria eta, ondorioz, bera izango da Eskoziako lehen ministro berri Nicolas Sturgeon ordezkatuz.

Gaur egun Osasun ministro denak jarraipenaren hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua, eta berak lortu du afiliatuen artean babesik handiena.

Lehen itzulian, Humza Yousaf hautagaiak 24.336 boto lortu zituen. Horren atzetik gelditu ziren bere aurkari nagusi izan den Kate Forbes Eskoziako Finantza ministroa 20.559 botorekin eta Ash Regan, hirugarren, 5.599 botorekin.

Bigarren itzulian, botoen % 52 eskuratu du, Kate Forbesen aurretik.

Guztira, 72.169 afiliatuetatik 50.494k eman dute botoa bi astez egin diren hauteskunde primarioetan, hau da, parte hartzea % 70ekoa izan da.

Lehen hitzaldian esan du bere lehentasuna bizitzaren kostuaren igoeraren aurka borrokatzea izango dela.

Humza Yousaf asteartean izendatuko dute Eskoziako lehen ministro berria.

Humza Yousaf (37 urte) Glasgown jaioa da, eta ama kenyarra eta aita pakistandarra ditu. Halaber, lehen musulmana izango da Eskoziako ministro nagusi eta SNPko buruzagi karguetan.

Albisteak (1)