Eskoziako Gobernua
Humza Yousafek Eskoziako lehen ministro kargua hartu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Oraindik gainerako ministroak izendatu beharko ditu Yousafek, baina dagoeneko iragarri du Shona Robison izango dela Gobernuko "bigarrena". Asmo politikoei dagokienez, esan du "nekatu arte" jardungo duela Eskoziaren independentziaren alde borrokan.
Humza Yousaf 37 urteko politikari nazionalistak asteazken honetan hartu du Eskoziako lehen ministro kargua. Nicola Sturgeon buruzagi ohiaren dimisioak behartuta, Gobernua goitik behera aldatuko dute bertan.
Aste honetan SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buru izendatu eta Parlamentuan Sturgeonen ordezko hautatu ostean, zeremonia labur batean hartu du gaur kargua. Hitz batzuk esan, eta Charles III.ari leialtasuna agindu dio.
Oraindik gainerako ministroak izendatu beharko ditu Yousafek, baina dagoeneko iragarri du Shona Robison izango dela Gobernuko "bigarrena". Asmo politikoei dagokienez, seigarren lehen ministro izango denak esan du "nekatu arte" jardungo duela Eskoziaren independentziaren alde borrokan.