Itxi

Escozia

Sturgeonen senarra aske utzi dute, kargurik gabe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ordu batzuk egon da atxilotuta, Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzekin lotuta egin duten ikerketa baten harira.

Eskoziako ministro ohi Nicola Sturgeonen senarra, Peter Murrell

Eskoziako ministro ohi Nicola Sturgeonen senarra, Peter Murrell, aske utzi dute, kargurik gabe. Ordu batzuk egon da atxilotuta, Eskoziako Alderdi Nazionalaren (SNP) finantzekin lotuta egin duten ikerketa baten harira, eskoziar Poliziaren arabera.

Ohar batean, Poliziak jakinarazi du agenteek hainbat etxebizitza miatu dituztela, eta txosten bat egingo dutela, fiskaltzari bidaltzeko.

Sturgeonek otsailean eman zuen dimisioa. Ordura arte Eskoziako lehen ministro eta SNP alderdiko buruzagi zena Hunza Yousafek ordezkatu zuen iragan astean, barne aukeraketa baten ondotik.

Holyroodeko (Edinburgo) Parlamentuan bere eserlekuari eutsita, Eskoziako Poliziari laguntzeko "asmo osoa" erakutsi du Nicola Sturgeonek, nahiz eta oraingoz ez duen horretarako eskaerarik jaso, haren bozeramaileak bart adierazi zuenez.

Albisteak (1)