Itxi

Gerra Ukrainan

Errusiak Putin hiltzen saiatzeko drone-erasoa egin izana egotzi dio Ukrainari

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Kievek ukatu egin du erasoarekin zerikusirik izatea. Moskuk ohartarazi du erantzun egingo duela.

Erasoa

Errusiak Vladimir Putin presidentea hiltzen saiatzea egotzi dio Ukrainari, ustez bart Kremlin jauregiaren aurka egindako drone-eraso batean. Moskuk ohartarazi du erantzun egingo duela, eta Kievek ukatu egin du erasoarekin zerikusirik izatea.

Kremlinek agiri batean adierazi duenez, bi drone Presidentetzaren egoitzaren aurka eraso egiten saiatu saiatu dira, baina Armadak "deuseztatu" egin ditu biak. Drone zatiak jauregiaren esparruan erori dira, baina ez dute inor zauritu.

Errusiaren hitzetan, gertatuta "eraso terrorista antolatua" eta Putinen aurkako "atentatua".

Bestalde, Ukrainako Presidentetzaren aholkulari nagusiak, Mijailo Podoliak-ek, ukatu egin du Kievek erasoarekin zerikusirik duela, eta eurentzat gerra "defentsakoa" dela gaineratu du. "Errusiari eraso egiteak ez digu arazo militarrik konpontzen, eta, trukean, aitzakia ematen dio Moskuri zibilen aurkako erasoak justifikatzeko", esan du. Haren ustez, baliteke erasoa errusiar "erresistentzia taldeek" egin izana.

Bideoak (1)