Vatikanoa
Aita santuari ebakuntza egin diote, sabeleko etenak jota zegoelako
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Ebakuntza amaitu da. Arazorik gabe eraman dute aurrera, eta hiru orduko iraupena izan du", azaldu du Vatikanoak ohar labur batean.
Frantzisko aita santuak Vatikanoa utzi du 11:00ak aldera, Erromako Gemelli ospitalera joateko. Izan ere, arratsaldean ebakuntza egin diote, sabeleko etenak jota zegoelako.
"Ebakuntza amaitu da. Arazorik gabe eraman dute aurrera, eta hiru orduko iraupena izan du", azaldu du Vatikanoak ohar labur batean.
Normalean erabiltzen duen ibilgailuan joan da erietxera, eta, Vatikanoaren arabera, hainbat egun igaro beharko ditu bertan, ebakuntzatik errekuperatzeko.
Oharrean erantsi dute azkenaldian mina zeukala Frantziskok, etenak eraginda, eta haren egoera okerrera egiten ari zela.
Gauzak horrela, berehala operatzea agindu zioten sendagileek atzo, azken proben emaitzak jaso zituztenean. 2021eko uztailean koloneko ebakuntza egin zioten.