Itxi

Estatu Batuak

'Titanic' ontziaren hondakinak esploratzen zituen turistentzako itsaspeko bat desagertu da

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Bostongo (Massachusetts, AEB) kostazainen arabera, bost pertsona zihoazen horren barruan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Titanic ontziaren hondakinak ikusteko turistak eraman ohi dituen itsaspeko bat desagertu egin da, eta erreskate operazioa abiarazi dute, Bostongo kostazainek (Massachusetts, AEB) astelehen honetan BBC kate britainiarrari eta CBS kate estatubatuarrari adierazi dietenez.

Kostazainen arabera, bost pertsona zihoazen horren barruan.

Hainbat konpainiak zenbait egunetako bidaiak antolatzen dituzte Titanicen hondarrak ikusteko. Ontzia 3.800 metroko sakoneran dago, Kanadako Ternua uhartetik 600 kilometrora.

Horrelako espedizioak antolatzen dituen OceanGate Expeditions konpainiak duela gutxi bere webgunean eta sare sozialetan iragarri zuen Titanicen hondakinak ikustera joateko espedizio bat "martxan" zegoela.

Ekainaren 14an, konpainiak Twitterren esan zuen Starlink komunikazio enpresa erabiltzen ari zela Titanicera zihoan espedizioarekiko komunikazio linea irekita mantentzeko.

Konpainiaren webgunean, zazpi eguneko bidaiak iragartzen dira Titanicen hondarrak ikusteko, eta 250.000 dolar inguruko prezioa dutela zehazten da.

Bideoak (1)