Itxi

Grezia

30.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko Rodas irlako sute erraldoiaren ondorioz

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

2.000 turista itsasontzietan atera dituzte bart. Tenperatura altuak haizearen norabide aldaketak 266 suhiltzaileren, 16 infanteria-unitateren, 49 ibilgailuen eta zazpi hegazkinen lana zailtzen ari dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gutxienez 30.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Greziako Rodas uharte handitik duela sei egun piztu zen sutearen ondorioz. Foku ugariko sute erraldoia da, eta horietako hiruk oraindik kontroletik kanpo jarraitzen dute.

Bart, 2.000 turista atera dituzte uhartetik hainbat itsasontzitan, uharteko bi hondartzatatik, Yannis Artopios suhiltzaileen zerbitzuko bozeramaileak azaldu duenez. Kathimerini egunkari greziarrari azaldu dionez, "istilurik gabe" igaro da operazioa, eta Kostazainen hiru ontzik, Greziako Armadaren Indar Berezien txalupek eta 30 belaontzi pribatuk parte hartu dute ebakuazioan.

Ebakuazioa Grezian. EFE.

Tenperatura altuek eta haize-aldaketa etengabeek 266 suhiltzaileren, 16 infanteria-unitateren, 49 ibilgailuren eta zazpi hegazkinen lana zailtzen dute egunotan. Suteak Lindos, Kalathos edo Pefka bezalako herriak hustea behartu du eta Kiotari edo Gennari bezalako beste gune batzuk ere hustutzen hasita daude dagoneeko. SKAIri egindako adierazpenetan, Suhiltzaileen Departamentuko beste ordezkari batek, Vasilis Vathrakogianniek, azaldu du sutea oso konplexua dela, foku asko baitaude haren perimetroaren inguruan sakabanatuta, eta batez ere uhartearen erdialdea eta ekialdeari ari da eragiten. Foko nagusia, itsasotik mendietaraino hedatzen den hamar kilometroko aldea duen triangelu bat da.

Suhiltzaile bat, bero-kolpe baten eraginez, lurrean. EFE.

Vathrakogiannisek iragarri du euste-lanek egunak beharko dituztela eragina izateko, batez ere tenperaturak 30ºC-tik gora jarraituko baitu datorren astean.

Bideoak (1)