Prozesu politikoa
Mendebaldeko Saharan irtenbide politiko baten defentsa berretsi du AEBk Tindufen
Agentziak | EITB Media
2020ko azaroan, Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatutako su etena, gerra egoera dekretatu zuen lurralde osoan, eta herrialde horri egotzi zion Gergerateko mugan egindako erasoaren ondorioen erantzukizuna.
AEBk berretsi egin du Nazio Batuen Erakundearen bitartekaritzapean Mendebaldeko Saharan konponbide politiko bat lortzea, Estatu Departamentuko goi mailako funtzionario batek Tindufera egindako bisitan zehar.
Joshua Harris AEBko Ekialde Ertainerako eta Afrika Iparralderako diplomazia arduraduna Aljeriako eskualdera joan zen aste honetan, "NBEren prozesu politikoa" babesteko, Estatu Departamentuak X sare sozialean (lehengo Twitter) jakinarazi duenez.
Harris Brahim Ghali Fronte Polisarioko idazkari nagusiarekin bildu zen, baita Staffan de Mistura NBEko ordezkari bereziarekin ere.
Diplomazialariak NBEren prozesuari "erabateko babesa" ematearen garrantzia azpimarratu zuen, "errealismoz eta konpromisoz", "Mendebaldeko Saharako biztanleentzako irtenbide iraunkor eta duina" aurkitzeko, Estatu Departamentuak jakinarazi duenez.
2020ko azaroan, Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatutako su etena, gerra egoera dekretatu zuen lurralde osoan, eta herrialde horri egotzi zion Mauritania eta lurralde okupatuak lotzen dituen Gergerateko mugan izandako erasoaren erantzukizuna.
Aljeriak Saharako herriari autodeterminazio erreferenduma egitea defendatu du 2022tik, NBEk MINURSOren bidez adostu zuen bezala, eta emaitzak errespetatuko dituela adierazi du.