GIZA ESKUBIDEAK
Milaka australiar atera dira kalera aborigenak Konstituzioan kontuan hartzearen aldeko botoa eskatzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urriaren 14ko erreferendumerako hilabete baino gutxiago falta denean, baiezkoa indarra galtzen ari da inkestetan.
Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Australiako hiri nagusietan egin diren manifestazioetan, Australiako Konstituzioak aborigenak aitor ditzala eskatzeko. Gaia erreferendum bidez ebatziko da hilabete barru, urriaren 14an.
Martxa jendetsuenak Melbournekoa eta Sydneykoa izan dira baina milaka australiar bildu dira Canberran, Perthen eta Darwinen ere, besteak beste.
Konstituzioan aldaketa bat lortzeko, lehen ministro Anthony Albanese laboristak babesten duen erreferendumak botoen % 50 baino gehiago behar ditu Australia osoan, eta gutxienez herrialdea osatzen duten sei estatuetatik lautan gehiengoa lortu behar du. Hortxe-hortxe egon daitezke portzentajak eta azken inkesten arabera, baiezkoa indarra galtzen ari omen da.
Australiarrek galdera honi erantzun beharko diote erreferendumeak: "Konstituzioa aldatzeko proposatutako lege bat, Lehenengo Nazioak aitortzeko, Aborigenen Ahotsa eta Torres Itsasarteko Uhartetarrak aitortuz. Onartzen al duzu aldaketa hori? "Bai edo ez markatu".
Ekimen horren bidez, komunitate indigenek aukeratutako kideek osatutako erakunde bat sortu nahi da, "Ahotsa" izenekoa, Gobernuari eta Parlamentuari aholkularitza independentea eskaintzeko, aborigenekin lotutako gaietan.
Baiezkoak irabazten badu, kapitulu berri baten psartuko da 1901eko Konstituzioan.
Australiak 26 milioi biztanle ditu baina soilik % 3,8 dira aborigenak. Kolonizaziotik etengabeko tratu txarren biktima izan dira, lurrak kendu zizkieten eta sistematikoki diskriminatu dituzte erakundeek, erakundeek eta, oro har, gizarteak.