Itxi

Quito

Espetxean hilda agertu dira Villavicencio Ekuadorreko presidentegaiaren ustezko sei hiltzaileak

agencias | eitb media

Rafael Correa presidente ohiak uste du horrek agerian uzten duela “Gobernua egon zela krimenaren atzean”.

Luto por el asesinato de Villavicencio. Foto: Efe

Penitenciaria del Litoral Ekuadorreko espetxe handienean hilda aurkitu dituzten sei presoak Fernando Villavicencio Ekuadorreko presidentegaiaren ustezko hiltzaileak direla baieztatu dute.

Herrialde hegoamerikarreko espetxeen kudeaketaz arduratzen den SNAI erakundeak jakinarazi duenez, Villavicencioren hilketagatik zigortutako sei kolonbiarrak dira hildakoak.

Sei lagun horiei leporatzen diete Ekuadorreko presidentegaiaren hilketa, hautagaiari tiro egin zion lagunarekin batera (lekuan bertan hil zen bizkartzainen tiroen ondorioz).

Hain zuzen ere, AEBetako Gobernuak duela egun batzuk bost milioi dolarreko saria eskaini zuen Villavicencioren hilketa agindu edo pentsatu zuenari buruzko informazioa ematen zuenarentzat.

Oraindik gorpuak identifikatzeke zeudela, Rafael Correa presidente ohiak adierazi zuen ustezko hiltzaileak direla baieztatuko balitz, horrek agerian utziko lukeela "Gobernua egon zela krimenaren atzean". Teoria horixe defendatu du hilketa gertatu zen egunetik.

Villavicencioren hilketak indarkeriaren oldarraldi handia eta istilu latzak eragin zituen Ekuadorren.

Albisteak (1)