EKIALDE HURBILA
200dik gora dira, dagoeneko, azken erasoaldietan hildako israeldarrak eta 232 palestinarrak
agentziak | eitb media
Israelen 1.100dik gora dira zurituak eta 1.160, Gazan. Horiexek dira bi aldeetako iturri ofizialetatik emandako azken balantzeak. Hildako palestinarren artean kazetari bat dago.
Gutxienez 200 pertsona hil dira Israelen, Hamasek Gazatik lehorretik, itsasotik eta airetik ustekabean egindako erasoaren ondorioz. Halaber, 1.100 zauritu baino gehiago eragin ditu, Israelgo Osasun Ministerioaren azken zenbaketaren arabera.
Aldi berean, israeldarren borrokek eta bonbardaketek jarraitzen dute. Gazan 232 pertsona hil dira eta gutxienez 1160 zauritu, horien artean gutxienez hogei bat miliziano. Palestinako ospitaleak ere alerta egoeran daude Israelek "Burdinazko Ezpatak" deitutako errepresalia operazioaren aurrean.
Israelgo Armadak gerra egoera ezarri du gaur goizean Gazatik jaso duen eraso gogorraren ostean. Koheteak jaurti dituzte israeldarren kontra, eta miliziano palestinarrak sartu dira Israelgo lurretan. Israel "Burdinezko ezpatak" operazioarekin erantzuten ari da, airetik Gaza bonbardatuz.