Itxi

Estatu Islamikoa

Eraso jihadista batek bi hildako utzi ditu Bruselako erdialdean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tiroketaren ustezko egileak erasoaren hipotesia egiaztatzen duten hainbat bideo argitaratu ditu Interneten. Bideo horietan, besteak beste, Estatu Islamikoko kide gisa identifikatzen du bere burua, eta "musulmanek mendekua hartzaren" alde egiten du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bruselako tiroketaren ustezko egileak erasoaren hipotesia egiaztatzen duten hainbat bideo argitaratu ditu Interneten. Bideo horietan, besteak beste, Estatu Islamikoko kide gisa identifikatzen du bere burua, eta "musulmanek mendekua hartzearen alde egiten du.

Fiskaltzaren bozeramaile batek baieztatu duenez, erasotzaileak bideo bat zabaldu du, atentatuaren tokitik ihes egin ondoren. Bertan, Belgikako komunikabideek jasotzen dutenez, biktima suediarrak aipatzen ditu, eta heriotzera arte borrokatzeko prest dagoela iradokitzen du.

Hildako bi pertsonez gain, hirugarren biktima baten berri ere eman du Fiskaltzak. Zaurituta baina arriskutik kanpo dagoen taxista bat da.

Hainbat lekukok tiroketa grabatu zuten, eta irudiak  berehala zabaldu ziren hedabideetan zein sare sozialetan. Bertan ikus daitekeenez, erasotzailea Bulevar d'Ypres ingurura iritsi da motrrez, 19:00ak aldera. Ibilgailua lurrera bota du, eta tiroka hasi da bertan zeudenen kontra. Antza, taxi batean zeuden bi pertsona hil zituen. Bi biktimek Suediako futbol selekzioaren kamiseta zuten jantzita. Lekukoen arabera, "Ala handia da" oihukatu zuen erasotzaileak, tiroka hasi zenean.

Atzo gauean Brusela-Suedia gizonezkoen futboleko Eurokopara sailkatzeko partida zen jokatzekoa Belgikako hiriburuan, Heysel estadioan, tiroketa izan zen lekutik bost kilometrora. Partidaren lehen zatia jokatu bazen ere, atsedenean neurketa bertan behera uztea erabaki zuten, segurtasun arrazoiengatik.

Erasoaren ondoren, ustezko erasotzaileak bideo bat zabaldu zuen sare sozialetan, egilea bera dela esanez. Estatu Islamiarreko kidea dela adierazi zuen, eta harro mintzatu zen "herritar ez leialak" akabatu dituelako. "Gure erlijioaren alde hilko gara", adierazi zuen.

Belgikako larrialdietarako zerbitzuek eta polizia indarrek erasotzailea bilatzeko operazioa jarri zuten martxan.  Ilse Vande Belgikako poliziaburuak esan du ingurua berehala itxi zutela, eta ikerketa abian zela.

Bideoak (1)