Itxi

Israel-Hamas

Netanyahuk berretsi du lurrez sartuko direla Gazan

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Israelgo lehen ministroak bi helburu ditu: Hamas desagerrarazi eta talde islamistaren esku dauden bahituak askatu.

Netanyahu, militarrez inguratuta. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak asteazken honetan berretsi duenez, Gazan lurrez sartuko dira eta "erlojuaren kontra" ari dira lanean Hamas talde islamista "suntsitzeko" prestakizunetan.

"Gure burujabetzaren aldeko gerra batean gaude, gure existentziaren alde, eta funtsezko bi helburu finkatu ditugu: Hamasen gaitasun militarrak eta gobernukoak desagerraraztea eta talde islamista palestinarraren esku dauden bahituak etxera ekartzeko ahalegin guztiak egitea", esan du Netanyahuk telebistan egindako agerraldi batean.

Halaber, Israelgo lehen ministroak ziurtatu du ez dituela "arrazoiak" azalduko espero den lurreko erasoaldia "ontzat" emateko.

Albisteak (2)

Bideoak (2)