Itxi

Amerikako Estatu Batuak

FBI Maineko tirokatzailearen bilaketa-operaziora batu da

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Polizia Federaleko 80 agente ari dira Lewistonen 18 pertsona tiroka hil omen zituen gizonaren bila. Susmagarria, Robert Card, 40 urteko erreserbista, armatuta dagoela eta arriskutsua dela uste dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

FBIko 80 agente batu dira Robert Card bilatzeko lanetara, Susan Collins AEBko senatari errepublikanoak prentsaurrekoan adierazi duenez. Asteazken gauean Lewistonen (Maine) 18 pertsona tiroka hil omen zituen susmagarriak.  

The New York Times egunkariak jakinarazi duenez, poliziak susmagarriaren etxaldean, Bowdoin herrian, ari dira bilaketa lanak egiten, eta lau kolpe gogor entzun dira bertan, baina ez omen dira tiro hotsak izan.

Susmagarria, erreserban dagoen 40 urteko militar bat, armatuta dagoela eta arriskutsua dela uste dute. Hori dela eta, inguruko biztanleei etxean babesteko eskatu diete.

Oraingoz, zortzi hilketa delitu egozten dizkiote Cardi, biktima kopuru hori baeiztatu baitute jada, baina karguen kopurua hildakoen kopuruaren parekoa izango dela esan dute.

Albisteak (1)

Bideoak (1)