Erresuma Batua
David Cameron lehen ministro ohiak zuzenduko du Erresuma Batuko Atzerri Ministerioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
James Cleverlyren ordezkoa izango da, Rishi Sunaken ezusteko erabakiaren ondotik.
David Cameron lehen ministro ohiak zuzenduko du Erresuma Batuko Atzerri Ministerioa, James Cleverlyren kargua hartuta, Rishi Sunak gobernuburuaren ezusteko erabakiaren ondotik.
Kargua bereganatzeko, baina, "lord" izendatuko beharko du lehenik Sunakek, Goi Ganberan parlamentari gisa sartu ahal izateko —ezinbesteko baldintza da Gobernuan egoteko—.
2010 eta 2016 urteen artean, Erresuma Batuko lehen ministro izan zen Cameron, baina dimisioa eman zuen brexitaren erreferendumean jasota porrotaren ondoren. Izan ere, britainiarren gehiengoak Europar Batasunetik irteteko aukera babestu zuen, Gobernuaren irizpide ofizialaren aurka jota.
1963 eta 1964 bitartean lehen ministro izan zenarekin, Alec Douglas-Homek kontserbadorearekin, antzeko zerbait gertatu zen 70eko hamarkadan, alegia, Gobernura itzuli zen, kasu honetan, Osasun Ministerioa zuzentzeko. Douglas-Home diputatu zen, ordea, Gobernura bueltatu zenean.