Itxi

Errepresioa Sirian

Siriako matxinoek erregimeneko 65 kide hil dituzte

Erredakzioa

Siriako Armada Askeak azaldu duenez, segurtasun indarretako, soldatuetako eta "shabiha"-tako (erregimenera lealak diren sikarioak) 65 pertsona hil dituzte kontrol kontrol postu batean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Siriako Armada Askeak azaldu duenez, segurtasun indarretako, soldatuetako eta "shabiha"-tako (erregimenera lealak diren sikarioak) 65 pertsona hil dituzte kontrol kontrol postu batean, Tafasen, Deraako hiriburuan.

Ahmed al Naama Siriako Armada Askeko burua esan duenez, matxinoek Al Salaren kontrol postuari eraso egin diote, hiriburuaren erdian, eta lau tanke suntsitu dituzte.

Al Naamak nabarmendu du Tafas b“Siriako Armada Askearen kontrolpean” dagoela, eta leku horretan zibilik ez zela ziurtatu dutenean egin dutela matxinoek erasoa gaineratu du.

Herria matxinoen esku egon arren, erregimeneko indarrak hiritik kanpo daude oraindik, bertan indarrez sartzeko asmoz.

Yazid al Bardan Tafaseko aktibista baten esan duenez, Gobernuko tropek matxinonen aurkako borrokaldiak izan dituzte gune horretan, eta leherketak hiru egunez jarraian izan dira.

Siriako Armada Askeak azaldu duenez, segurtasun indarretako, soldatuetako eta "shabiha"-tako (erregimenera lealak diren sikarioak) 65 pertsona hil dituzte kontrol kontrol postu batean, Tafasen, Deraako hiriburuan. Ahmed al Naama Siriako Armada Askeko burua esan duenez, matxinoek Al Salaren kontrol postuari eraso egin diote, hiriburuaren erdian, eta lau tanke suntsitu dituzte. Al Naamak nabarmendu du Tafas b“Siriako Armada Askearen kontrolpean” dagoela, eta leku horretan zibilik ez zela ziurtatu dutenean egin dutela matxinoek erasoa gaineratu du. Herria matxinoen esku egon arren, erregimeneko indarrak hiritik kanpo daude oraindik, bertan indarrez sartzeko asmoz. Yazid al Bardan Tafaseko aktibista baten esan duenez, Gobernuko tropek matxinonen aurkako borrokaldiak izan dituzte gune horretan, eta leherketak hiru egunez jarraian izan dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)