Itxi

HEGAZKIN ISTRIPUA

Bost hildako eta 17 zauritu Tokioko aireportuan, bi hegazkinek talka egin ondoren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

379 bidaiari zeramatzan hegazkin batek beste aireontzi batekin egin du talka, kostazainen aireontziarekin hain zuzen ere. Bigarren hegazkin horretako bost lagun hil dira istripuaren ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Japan Airlines konpainiako hegazkin bat sutan lurreratu da Hanedako aireportuan, Tokion (Japonia), Japoniako kostazainen hegazkin batekin talka egin ostean. Suhiltzaileek sutea itzali dute, eta hegazkinak zeramatzan 379 bidaiariak ebakuatu egin dituzte. Kostazainen hegazkinean zihoazen bost lagun hil dira istripuaren ondorioz. 

Airelineak azaldu duenez, istripua izan duen hegazkina New Chitose aireportutik Hanedako aireportura zihoan 516 hegaldia izan da.

Kostazainen aireontziak Japoniako erdialdea astindu zuen 7,6 graduko lurrikarak kaltetutako zonaldeari laguntzeko materiala zeraman barruan. Kostazainen hegazkina sutan izan da, eta bertan zihoazen sei tripulatzaileetako batek ihes egitea lortu du, eta gainontzekoak hil egin dira, NHK telebista kateak jakitera eman duenez. Ihes egin duena kapitaina izan da, eta oso larri dago. 

Bideoak (1)