Denboralea
Elurteek eta izotzak arazo larriak eragin dituzte Alemaniako aireportu eta errepideetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lufthansa hegazkin konpainiak iragarri du ezingo duela zerbitzua behar bezala bermatu. Frankfurteko aireportuan dagoeneko 500 hegaldi utzi dituzte bertan behera.
Elurte handiak espero dira gaurko Alemanian, eta herrialdearen zati handi bat izoztuta dago, tenperatura baxuen ondorioz. Horrek arazoak eragin ditu, besteak beste, aireportuetan. Alemaniako Meteorologia Zerbitzuak (DWD) herritarrei ohartarazi die, ahal duten neurrian, joan-etorriak saihestu ditzatela.
Iturri horren arabera, egun osoan zehar elurra egingo du, eta hegoaldean euri izoztua. Horrek arazoak sortuko ditu errepideetan eta trenbide sarean.
Berlinen, adibidez, 15 zentimetroko elur geruzak aurreikusi dituzte, eta 8 graduz azpiko tenperaturak.
Lufthansa hegazkin konpainiak iragarri du ezingo duela zerbitzua behar bezala bermatu. Frankfurteko aireportuan dagoeneko 500 hegaldi utzi dituzte bertan behera.