Itxi

Nazioarteko gatazka

Amerikako Estatuen Erakundeak bilera deitu du Assange auzia aztertzeko

Erredakzioa

WikiLeakseko sortzailearen estradizioagatik Ekuadorren eta Erresuma Batuaren artean piztutako krisia aztertuko dute bertan. AEBek iragarri dutenez, ez dute Ekuadorrek eskainitako asiloa onartzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) Ekuadorren proposamena onartu du datorren ostiralerako kantzilerren bilera deitzeko Julian Assange Wikileaksen sortzailearen estradizioagatik Ekuadorren eta Erresuma Batuaren artean piztutako ika-mika aztertzeko.

Proposamen honek aurrera irteteko 18 boto jaso behar zituen gutxienez; 23 izan ditu alde, eta 2 kontra, Amerika Estatu Batuena eta Kanadarena, Amerikako Estatuen Erakundeak egindako ohiz kanpoko bileran.

AEBek ez dute asiloa onartzen

AEBek ez dute Julian Assangeri Ekuadorrek eskainitako "asilo politikoa" onartzen, Victoria Nuland AEBetako Estatuko Departamentuko bozeramaileak jakitera eman duenez. "AEBak ez dira Amerikako Estatuko Erakundeko Asilo Diplomatikoari buruzko Batzarreko kidea", azaldu du Nulandek, "Ekuadorren eta Erresuma Batuaren arteko auzia dela uste dugu, eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez du gai honetan zer esanik".

Nazioarteko Gortera jotzea

Julian Assangek ez du baztertzen Nazioarteko Justizia Gortera jotzea Erresuma Batuak Ekuadorrek emandako asiloa onartu ez eta irteteko baimenik ematen ez badio. Horixe adierazi du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko magistratu ohi eta Julian Assangeren abokatu taldeko buruak.

Ser irratian egindako elkarrizketan, Garzonek esan du orain Ekuadorreko Gobernua dela Erresuma Batuak hartutako erabakien aurrean jarrera garbia agertu behar duena.

Horrez gain, Londreseko Gobernuak irteteko baimena ukatu izanaren berri ofizialik eman ez diola azpimarratu du.

Segurtasun Kontseiluaren bilera eskatu dute

Ekuadorreko Parlamentuak Nazio Batuen Elkarteko Segurtasun Kontseiluaren bilera eskatzeko esan dio Ekuadorreko Gobernuari. Horrekin, Erresuma Batuak indarkeria erabili, Ekuadorreko Enbaxadan sartu eta Julian Assange atxilotzea saihestu nahi dute.

Asteazkenean, Ricardo Patiño kantzelariak Erresuma Batuaren komunikatu bat jaso zuela salatu zuen. Komunikatu horretan, britaniarrek Ekuadorreko Enbaxadan indarrez sartzeko asmoa zutela esaten zuten, Assange atxilotzeko eta Suediara estraditatu ahal izateko. Suedian eraso-sexualak leporatzen dizkiote Wikileakseko sortzaileari.

Assange, 'gutxi aireztatutako' gelan

Julian Assangek 59 egun egin ditu Ekuadorrek Londresen duen embaxadan, "gutxi aireztatutako" gela txiki batean, eguzki-lanpara eta korrika egiteko zinta batekin, The Times egunkariaren arabera.

Australiarrak lehen agua pasa du atzo Ekuadorrek asilo politikoa eman zionetik. Assangek asiloa eskatu zuen Suediara estradizioa ekiditeko.

Albisteak (3)

Bideoak (2)