Itxi

Laborarien protestak

Mila traktorek Brusela blokeatu dute, babes eske, EBko Estatu buruen goi-bilera probestuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Laborarien politikak ez zuen gaurko hitzorduan tokirik, baina zenbait agintarik aurreratu dute eztabaidagai izatea proposatuko dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gutxienez mila traktore iritsi dira Bruselara Europako toki ezberdinetatik, hiria blokeatzeko asmoarekin, Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek han duten goi-bilera baliatuta. Xede dute nekazaritzarentzat babes handiagoa eskatzea, eta klimarekin zein jasangarritasunarekin lotuta EBko 27 herrialdeek hitzartutako helburu berriek eragin dizkieten kostuak salatzea.

Berez, laborarien politikak ez zuen gaurko hitzorduan tokirik, baina zenbait agintarik aurreratu dute eztabaidagaietara eramango dutela.

Zure interesekoa izan daiteke: Zein dira laborarien aldarrikapenak?

Bruselako Poliziak egindako lehen zenbaketaren arabera, mila traktore inguru daude goizeko lehen ordutik Belgikako hiriburuko kaleetan, baita Europako Parlamentuaren sarreran eta Kontseiluaren —hara ari dira iristen estatuburuak— inguruetan ere.

"Hau ez da guk nahi dugun Europa" edo "Promesekin nazkatuta, ekintzak nahi ditugu" leloak jaso dituzte, besteak beste, nekazariek Luxenburgo plazan erakutsitako pankartek. Leku horretan bertan, gurpilak erre, eta kalte materialak eragin dituzte manifestariek.

Horren aurrean, inoiz baino polizia gehiago daude hirian, eta zirkulazioa itxi dute kale nagusietan. Gainera, inguru horretan lan egiten duten beharginei telelanerako deia egin diete, ibilgailuen joan-etorriak gutxitze aldera. Autobus zerbitzuek ere gorabeherak izan dituzte.

Goi-bilerara iristean, Alexander de Croo lehen ministro belgikarrak esan du "hein batean" zilegi direla laborarien protestak, dagoeneko trantsizio ekologikora egokitzeko "ahalegin handiak" egin dituztela iritzita. Hortaz, adierazi du haien produktuei "prezio justuak" bermatu behar zaizkiela.

Alexander De Croo

Arabako eta Nafarroako nekazariek euren traktoreak aterako dituzte kalera

Arabako eta Nafarroako nekazariek bat egingo dute Espainiako Estatuan otsailaren 6rako sektorean prestatzen ari den protesta egunarekin. Asmoa da euren traktoreak errepidera ateratzea, Europako arautegi "zorrotza" tarteko, euren egoera "jasangaitza dela diote. 

Ipar Euskal Herriko laborariek protestari eutsi diote

Aturri gaineko zubian lasto fardoak, traktoreak eta bestelako oztopoak paratu dituzte, eta ondorioz, trafiko eragozpen handiak izan dira Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria batzen dituen autobidean. 

Blokeoa altxatu arren, sindikatu deitzaileek (Laborarien Sindikatuaren Eskualdeko Federazioa eta Laborari Gazteak) argi utzi nahi izan zuten presio egiten jarraituko dutela. Aldarrikapenen artean dituzte soldata handiagoak jasotzea eta Europar Batasunean trantsizio ekologikorako neurriek euren sektorean izan ditzaketen albo ondorioak aztertzea. 

Bideoak (1)