Titular nagusiak
Albiste izango dira: Suteak Txilen, Euskadiko jaiotza datuak eta Alvesen kontrako epaiketa
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Suteak Txilen: Txileko agintarien arabera, 112 dira jada herrialdeko erdialdean, Valparaiso eskualdean, piztutako baso suteetan hildakoak. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona desagertuta baitaude. 40.000 pertsonak etxebizitza galdu dute, gainera.
- Euskadiko jaiotza datuak: Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2023ko hirugarren hiruhilekoko jaiotza datuak ezagutaraziko ditu. Bigarren hiruhilekoan % 3,9 egin zuen behera jaiotza kopuruak Euskadin.
- Alvesen kontrako epaiketa: Astelehen honetan, 10:00etan, hasiko da azken urteko kasu mediatikoenetako baten epaiketa. Dani Alves futbolaria akusatuen aulkian eseriko da Bartzelonako Sutton diskotekan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Urtebete darama badaezpadako espetxealdian, eta denbora horretan bost aldiz aldatu du bertsioa.