Itxi

GAZA, ERASOPEAN

Human Rights Watchek ohartarazi du "hondamendia" ekar dezakeela Rafah bortxaz ebakuatzeak

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

"Jada ez dago leku segururik Gazan. Nazioarteko komunitateak pausoak eman beharko lituzke krudelkeria gehiago izan ez dadin", adierazi du NBEren erakundeko bozeramaile batek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaza hegoaldeko Rafah hiria, milioi batetik gora errefuxiaturen bizileku dena, ebakuatzeko Israelek eman duen agindua "legez kanpokoa" dela eta "hondamendia" ekar dezakeela ohartarazi du Human Rights Watch (HRW) NBEko erakundeak.

Estatu juduak eman duen oharrari horrela erantzun dio HRWk; izan ere, Israelek adierazi du "Rafahn operazio masiboa egiteak herritar zibilen ebakuazioa" eskatzen duela.

"Jada ez dago leku segururik Gazan. Nazioarteko komunitateak pausoak eman beharko lituzke krudelkeria gehiago izan ez dadin", adierazi du Nadia Hardman NBEren erakundeko bozeramaileak.

NBE eta AEB kezkatuta agertu dira Israelgo Armadak lurreko erasoaldia Rafahra zabaltzeko duen asmoaren aurrean, borrokaldietatik ihesi iritsitako milioi bat errefuxiatutik gora baitaude bertan.

AEBko Segurtasun Nazionalak adierazi zuen "hondamendia" izango litzatekeela Rafahn operazio militarra egitea zibilak ebakuatzeko egitasmo egokirik gabe.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostiral honetan iragarri duenez, Gazako Zerrendaren hegoaldeko Rafah hiriaren "ebakuazioa" prestatzen hasteko agindua eman dio Armadari.

Albisteak (3)

Bideoak (1)