Itsas korridorea
Atzeratu egin dute Gazara 200 tona jaki eraman behar dituen 'Open Arms' ontziaren irteera
AGENTZIAK | EITB MEDIA
World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeko Linda Rothek adierazi du badirela zenbait faktore abiatzeko momentua baldintzatzen dutenak: eguraldia, segurtasun bermeak eta Israelen baimenak, kasu.
Open Armas ontziak gutxienez astelehenera arte atzeratu du Gazarako irteera. 200 tona jaki eramango du bertara, duela bost hilabete Israelen erasoaldia hasi zenetik Zerrendan dagoen gosetea arintze aldera, laguntza bideratuko duen gobernuz kanpoko erakundeetako batek esan duenez.
Zipreko Larnaka portuan amarratuta dagoen ontziak, beraz, ez du bihar arte Gazarako bidea hasiko, Open Arms gobernuz kanpoko erakundearekin batera giza laguntza emateaz arduratzen den World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeko Linda Rothen hitzetan.
"Baldintza egokienen zain gaude", adierazi du.
Aurretik, Rothek zehaztu du badirela zenbait faktore abiatzeko momentua baldintzatzen dutenak: eguraldia, segurtasun bermeak eta Israelen baimenak, kasu.
Atzotik, ateratzeko prest dago ontzia, 200 tona janari eramateko prest: irina, arroza eta atun latak, besteak beste.