Itxi

Polemika

Pussy Rioten kontrako epaiaren errekurtsoa jarri dute

Erredakzioa

Pussy Riot Errusiako taldea osatzen duten hiru kideen (bi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, erlijio-gorrotoak sortutako bandamlismoa egotzita) defentsak epaia errekurritu du.

Pussy Riot taldea. Argazkia: EITB

Pussy Riot Errusiako taldea osatzen duten hiru kideen (bi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, erlijio-gorrotoak sortutako bandamlismoa egotzita) defentsak epaia errekurritu du, Nikolai Polozov gazteetako baten abokatuak jakitera eman duenez.

"Kasazio errekurtsoa duela gutxi amaitu dut", esan du abokatuak.

Polozovek esan duenez, Moskuko Auzitegiaren aurrean errekurtso bat jarri du "oinarrizko juridikorik gabe epaia legez kanpokoa dela" esateko, eta baliogabetzeko helburuz.

Defentsaren arabera, ez da delitu bat Nadezhda Tolokónnikovak, Yekaterina Samutsévichek eta María Aliójinak egin zutena (martxotik kartzelan daude) Vladimir Putin Errusiako presidentearen eta Errusiako Eliza ortodoxoaren aurka.




Albisteak (3)