Itxi

Lurrikarak

5,6 eta 4,5 graduko bi lurrikara izan dira Grezia hegoaldean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atikan eta Kretan ere nabaritu dituzte, epizentrotik 450 kilometrora. Hain zuzen ere, Strofades uharteen ekialdetik 14 eta 17 kilometrora izan dute epizentroa lurrikarek, Itsaso Jonikoan, Zante hegoaldean.

5,6 eta 4,5 graduko bi lurrikara izan dira Grezia hegoaldean

Richter eskalan 5,6 eta 4,5 gradura iritsi diren bi lurrikara izan dira Grezia hegoaldean ostiral goizean. Dirudienez, ez da zauriturik egon, ezta kalte material larririk ere.

Atenasko Behatokiko Geodinamika Institutuak adierazi duenez, Strofades uharteen ekialdetik 14 eta 17 kilometrora izan dute epizentroa lurrikarek, Itsaso Jonikoan, Zante hegoaldean.

Kathimerini egunkariaren arabera, Atikan eta Kretan ere nabaritu dituzte, epizentrotik 450 bat kilometrora.