Itxi

Rmeish

NBEk Libanon dituen hiru begirale eta itzultzaile bat zauritu ditu Israelek droneekin egindako eraso batek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Rmeish hiritik gertu patruilatzen ari zirenean egin diete eraso, "haiengana zuzendu duten jaurtigai batekin". Zaurituetako bat larri dago.

NBEk Libanon duen bake misioaren (FINUL) lau kide zauritu ditu gaur, larunbatarekin, Israelek droneekin Rmeish hiritik gertu egin duen eraso batek, NNA albiste agentzia libanoarrak jakinarazi duenez.

"Israelgo hegazkin telegidatuek FINULen ibilgailu militar bati eraso diote, Rmeishen", azaldu du komunikabide horrek bere webgunean. NBEren misioak, ordea, ez du oraingoz ezer esan horri buruz.

Patruilatzen ari zirenean egin diete eraso, "haiengana zuzendu duten jaurtigai batekin". Zaurituetako bat larri dago, aipatu iturriaren arabera.

"FINULen helikoptero bat erasoa izan den lekura bertaratu da, eta zaurituak ospitalera eraman ditu", azaldu dute ohar baten bidez, xehetasun gehiagorik eman gabe.