Itxi

Afrika

Gutxienez 94 pertsona hil dira Mozambikeko kostaldean ontzi bat hondoratuta

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

130 pertsona baino gehiago zeuden barruan, eta kolera agerralditik ihesi zihoazen. Bertako agintarien arabera, arrantza ontzi bat zen eta ez zegoen prestatuta pertsonak garraiatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gutxienez 94 pertsona hil dira igande honetan Mozambikeko kostaldean ontzi bat hondoratuta, ezbeharra gertatu den Nampula probintziako Silverio Nuaito agintariak zabaldutako informazioaren arabera. Gainera, 11 pertsona bizirik erreskatatu dituzte eta 26 pertsonaren bila ari dira.

Lungatik irten zen itsasontzia, 130 bidaiari baino gehiagorekin, eta Mozambikeko uhartera zihoan. Ustez, eskualdea astintzen ari den kolera agerralditik ihesi zihoazen.

Lehen informazioen arabera, olatu batek ontzia jo eta irauli egin da.

Bertako agintarien arabera, jende pilaketak eragin du hondoratzea. "Arrantza ontzi bat da eta ez dago diseinatuta pertsonak garraiatzeko", esan du Nuaitok Mozambikeko albiste agentziari egindako adierazpenetan.

Antzera mintzatu da Nampulako Estatu idazkari den Jaime Neto ere. "Ontzi txiki bat zen eta 130 bidaiari zihoazen. Ontziak ez zuen pertsona horiek garraiatzeko gaitasunik eta hondoratu egin zen".

Iazko urriaz geroztik 14.877 kolera kasu zenbatu ditu Mozambikeko Gobernuak Afrika ekialdeko herrialde horretan.

Bideoak (1)