Itxi

Gerra Gazan

Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagiaren hiru seme eta zenbait biloba hil ditu Israelek Gazan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Israelgo Armadak oraingoz ez du erasoa baieztatu, 'Aida al Fitr' edo Baraualdiaren Jaian gertatu dena, Ramadanaren hilabete sakratuaren amaiera markatzen duena.

Eraikinak eraitsita Palestinan. Argazkia: EFE

Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoaren hiru seme eta zenbait biloba hil dira asteazken honetan Israelek Gazan egindako bonbardaketa batean, talde islamistaren arabera.

Albistea ezagutu eta gutxira, "samin eta odol horrekin itxaropena, etorkizuna eta askatasuna sortzen ditugu gure herriarentzat, gure kausarentzat eta gure nazioarentzat", adierazi du Haniyehek komunikatu batean.

Israelgo Armadak oraingoz ez du erasoa baieztatu, 'Aida al Fitr' edo Baraualdiaren Jaian gertatu dena, Ramadanaren hilabete sakratuaren amaiera markatzen duena.