Gaza, erasopean
Mundu osoko gobernuz kanpoko 252 erakundek eskatu dute Israeli eta Palestinari armarik ez saltzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sinatzaileen artean daude Amnistia Internazionala, Oxfam, Munduko Medikuak eta Caritas, baita kontinente guztietako hainbat eliza eta elkarte ere.
Mundu osoko gobernuz kanpoko 252 erakundek eskari bateratua egin diete "herrialde guztiei" Israeli eta Palestinako talde armatuei armarik eta muniziorik sal ez diezaieten, salmentok "nazioarteko lege humanitarioa eta giza eskubideak" urratzen lagun dezaketela arrazoituta.
Sinatzaileen artean daude Amnistia Internazionala, Oxfam, Munduko Medikuak eta Caritas, baita kontinente guztietako hainbat eliza eta elkarte ere.
Aurtengo urtarrilaren 24an egin zuten estreinakoz eskaria. Gobernuz kanpoko 16 erakundek sinatu zuten orduan manifestua, eta orduan sinatutakoa orain eguneratu dute.
Reliefweb.int webgunean salatu dutenez, nazioarteko komunitatea ez da gerra geratzeko eta laguntza humanitario gehiago bidaltzeko gai izan.
"Gaza da gaur egun munduko tokirik arriskutsuena, dela haurrentzat, dela kazetarientzat, dela langile humanitarioentzat", nabarmendu dute bertan.