Palestina
Zein herrialdek onartzen dute Palestina estatu independente gisa?
EITB MEDIA
Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Estatu palestinarra aitortuko dute gaur. Gaur-gaurkoz, Europako bederatzi estatuk onartu dute ofizialki Palestina, eta duela gutxi Karibeko zenbait herrialdek ere urrats hori eman dute.
Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Palestina estatu independente gisa aitortuko dute gaur, asteartearekin. Pauso sinboliko horrekin, hirurak NBEko 193 kideetatik 142ko zerrendara batuko dira.
Europar Batasuneko estatuen artean, Bulgariak, Ziprek, Eslovakiak, Hungariak, Maltak, Poloniak, Txekiar Errepublikak, Errumaniak eta Suediak jada onartu dute Palestina estatu independente gisa.
Bien bitartean, Kariben, Trinidad eta Tobago, Bahamak, Jamaika eta Barbadosek ere bide hori hartu dute, eta azkenak izan dira zerrendarekin bat egiten.
Lehenengo onarpenak Palestinaren Askapenerako Erakundeak 1988an independentzia aldarrikatu ondoren etorri ziren. 2024an, nazioarteko komunitatearen gehiengo zabala batu zaio onarpenari; bitartean, Estatu Batuen eta Israelen aliatuetako batzuek oraindik ez dute egin.