Itxi

Gaza, erasopean

UNRWAren Jerusalem ekialdeko egoitza itxi dute, israeldar talde batek su eman ostean

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Azken egunetan Israelgo Armadak areagotu egin ditu Rafah hiriaren aurkako erasoak, eta, ondorioz, 110.000 pertsona baino gehiagok ihes egin dute bertatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako Nazio Batuen agentziak itxi egin du Jerusalem ekialdean duen egoitza, atzo israeldar talde batek birritan egoitzari su eman ostean, erakunde horretako eta beste batzuetako langileak barruan zeudela.

Philippe Lazzarini UNRWAko idazkari nagusiak "eskandalagarritzat" jo du gertaturikoa eta "segurtasuna berrezarri arte" itxita egongo dela iragarri du.

Azken bi hilabeteetan, muturreko israeldarrak protestak antolatzen aritu dira UNRWAk Jerusalemen duen egoitzaren aurrean. Aste honetan, protestak areagotu egin dira eta harriak bota dizkiete NBEko langileei eta eraikinei.

Hamasek urriaren 7an Israelen aurka eraso egin eta Israelek Gazaren aurkako erasoaldia hasi zuenetik, Israelek UNRWA agentzian jomugan jarri du. Israelek dozena bat langilek urriaren 7ko erasoekin zerikusia izan zutela salatu ondoren, hainbat herrialdek UNRWA agentziari finantzazioa kentzea erabaki zuten. Hala ere, herrialde gehienek laguntza emateari ekin diote berriro, froga faltagatik. 

Bestalde, 110.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin dute Rafahtik azken lau egunetan, Israelek hiriaren aurkako erasoak areagotu ostean.

Bideoak (1)